Egin ezazu dastaketa bat zerorrek nahi duzun tokian eta gu arduratutko gara guztia antolatzeaz
Ardo dastaketa bat antolatu nahi duzu familia edo lagunartean zure etxe, txoko edo elkartean? jar zaitez gurekin harremanetan orrialde honetan eta nahi dituzun baldintzen arabera ardo kopurua, ardo motak, pintxoak, etab zehaztuko ditugu.
Izkiriotatik zure esku jartzen dugu Andoaingo gure lokala bertan ardo dastaketa bat antola dezazun zure lagun, familia, lankide edota nahi duzunarekin. Aukeratu ardo motak zuen artean edo utzi dena gure eskuetan. Jar zaitez kontaktuan gurekin eta xehetasun guztiei buruz hitz egingo dugu.
Taberna edo negozio bat baduzu eta zure bezeroei zerbait desberdin eta atsegina eskaini nahi badiezu, jar zaitez gurekin harremanetan eta ardo dastaketa bat antolatuko dugu zure negozioan bezeroekin arratsalde atsegin bat pasa ahal izateko.
Zuk aukeratu non, noiz eta ze ardo mota dastatu nahi duzun, eta gu arduratuko gara xehetasun guztiak prestatu eta antolatzeaz
Ardo on guztiak ez dute zertan garestiak izan behar. Ez arduratu aurrekontu baxu bat edukitzeagatik, merkatuan oso ardo onak aurki ditzakegu oso prezio onean. Hori bai, aurkitzen jakin behar da eta gu hortan saiatzen gara!
Izkiriotak bere bezeroen eskura uzten du Andoainen ardo dastaketak egiteko duen lokaltxoa. Beraz, dastaketa egiteko tokirik ez izatea ez dadila eragozpen bat izan
Ez baduzu oso argi zer nahi duzun, utzi dena gure eskuetan eta guk hartuko ditugu erabaki guztiak
Ardo eskaintza zabala dugu. Mundu guztiko ardo txuri, beltz, gorri, espumoso, goxo... lor dezakegu. Jar zaitez gurekin kontaktuan eta galdeiguzu dastatu nahi duzun ardo horri buruz, eta eskuartean ez badugu, lortzen saiatuko gara!!
Negozio bat baduzu eta zure bezeroei zerbait desberdina eskaini nahi badiezu, aukera aparta duzu Izkiriotarekin batera ardo dastaketa bat antolatzea zure bezeroei eskainita