Kaixo Aide naiz, Izkiriotako eratzailea. Nire bizitza ardoarekin dago lotua. Guraso eta aitonak txikitan ardo bodegatxoa zuten andoainen eta hortik datorkit grina hau. Betidanik izan dut piztua ardo eta zapore berriak ezagutzeko gogo eta motibazioa.
2016an WSET ® LEVEL 2 titulazioa eskuratu nuen eta horrek ardo dastaketak egiteko aukera ireki zidan. Gurasoek zuten lokala eta nire pasioa uztartzea ideia bikaina zela pentsatu nuen.
Horrela sortu zen IZKIRIOTA ardoaren mundua. Leku bikaina dastaketak eta kurtsoak egiteko. Kontzeptua hortaz haratago doa, aholkularitza zerbitzuak eta etxez etxeko dastaketak ere egiten ditugu.
50.Hamarkadan ardo botilaratze kate bat zegoen gaur egun gure lokala den lekuan. Oso gutxi iraun zuen ordea, bizilagunen kexak direla eta. Soinu asko ateratzen zuelako antza.
Ondoren, gure familia sartu zen bertan. Ardoarekin lotura izan du beti leku honek. Nire gurasoek eta aitona Ixidroren bidez hartu zuen martxa proiektuak. Ardo eta edari salmenta, etxez etxekoa eta bertan sortutako patxarana eta gutiziak saltzen ziren.
Orain bide berri bati ekin diogu. Ardo dastaketak eta kurtsoak egiten ditugu. Ilusio guztiaz eta ardoa ardatz hartuta.